100 urte ospatu ditu Maddy Hardoyk Berako Zahar Etxean

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 11a, 07:24

Maddi Hardoyk, familiarekin batera, Berako Zahar Etxeko bizilagunen omenaldia jaso zuen.

1917ko apirilaren 8an Ameriketan sortua, bortz urte zituenean etorri zen familiarekin Urdazubirat eta Zugarramurdira ezkondu

Maddy Hardoy Gurrutxagak 100 urte bete ditu apirilaren 8an. Ameriketan sortua, Urdazubin hazia eta Zugarramurdin bizitua, Berako Zahar Etxean ospatu zuen mendeurrena eta bertakoen omenaldia jaso zuen, familiarekin batera.

 

Eskualdetik urrun sortu zen Maddi Hardoy Gurrutxaga «San Juan de Capristanon, Kalifornian, 1917ko apirilaren 8an. Aita eta ama harat ganak ziren nire anaia zaharrena Juanito aitatxi-amatxiekin hemen utzita». Maddik bortz urte zituenean bueltatu ziren Euskal Herrira «Juanito eta aitatxi-amatxiekin elkartu ginen Urdazubiko Alkerdi auzoan, Maltzatenean». Eta bertan sortu ziren bertze sei anai-arrebak «denetarat zortzi ginen eta ni bigarrena nintzen».

Hogei urterekin ezkondu zen Alfontxo Goienetxerekin eta  «ezkonduz geroztik, Alkerdin eta Zugarramurdin bizitu izan da. Bertan osatu zuten familia, «6 seme-alaba izan ditut: 4 seme eta 2 alaba. 7 biloba, eta haietatik 10 birbiloba». Azken bortz hilabetetan Berako San Jose Zahar Etxean bizi da eta bertan ospatu du mendeurrena ere. Julen Zelaieta bertsolariaren eta helduen abesbatzaren emanaldiaren ondotik, meza aditu zuten. Egun gogoangarria izan zen Maddirentzat eta familiarentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun