Ondotik dantzatu ziren Makildantzetan eta Zahagi-dantzan ere neska-mutiko gehiago aritu ziren.
Bordondantza baino lehen, Meza Nagusia izan zen, Berako Abesbatzak kantatua. Aitzinetik iragarri bezala, EH Bilduko alkate eta zinegotziek ez zuten parte hartu prozesioan eta herriko bandera Oier Larretxea dantzariak eraman zuen. Berak eta Ainhoa Larretxea ahizpak dantzatu zuten elizako Aurreskua.
Gero, plazan, herriko bandera dantzatu zuen Joxe Manuel Portu zinegotziak, Asier Osesek txistua eta Mikel Telletxeak atabala jotzen zuten bitartean.
Bandera Herriko Etxera igo ondotik dantzatu zituzten Bordondantza eta Makildantzak eta ondotik, Julio Soto eta Nerea Ibarzabal aritu ziren bertso kantari.
Arratsaldeko Aurreskua
Goizeko dantzen ondotik, arratsaldeko Aurreskuaren txanda izan zen. Ezpatadantzariek, neska kapitain baten etxean, Ainhoa Larretxearen etxean berendua hartu eta joan ziren plazara. Ainhoa Larretxearekin batera, Ane Eltzaurdia izan zen nesken bertze kapitaina. Mutilei dagokienez, Mikel Castillo eta Oier Larretxea izan ziren aurreskua eta atzeskua.
Aitzinesku eta atzeskuekin batera, Jon de la Cruz eta Ane Berasain, Asantxa Sesé eta Iñaki Eskudero, Paula Artieda etaXiker Lizardi, Ierai Taberna eta Alaitz Aranibar, Josu Iparragirre eta Iraia Gillenea, Alaitz Aguilar eta Ander Rodriguez, Saioa Irazu eta Javier Pikabea, Ainhoa Berasategi eta Mikel Esnaola, Nahia Fagoaga eta Jon Irazoki, eta Eider Pikabea eta Iñigo Arana aritu zirena arratsaldeko Aurreskuan.
Dantzaldiaren ondotik, Berako Musika bandak ere bere emanaldia eskaini zuen eta gauean, su artifizialen ordez, sua eta txalaparta uztartzen duen Suaparta ikuskizuna eskaini zuten Herriko Etxeko plazan Paxkal Indo eta Paxkalin Chabagnok.
Abuztuak 4, ortzeguna
09:00etan Ezpelur gaiteroak Dornakun ibiliko dira, eta Bera kantari Zalain auzoan. 11:30ean Berako igerilekuan haur eta gazteentzat XIX. Igeriketa Txapelketa. 12:00etan Danborrada Herriko Etxeko plazatik Altzateko plazara. 13:00etan Kukaña Illekuetan. 14:00etan Bertso bazkaria: Onintza Enbeita, Uxue Alberdi eta Miren Amurizarekin. 18:00etan Pilotari profesionalen arteko partidak Eztegara pilotalekuan. Aspeko pilotariak ariko dira. Sarrerak Puri-enean eta Zalainen daude salgai 25 eurotan. 18:00etan Hor konpon Marianton! 3-8 urte bitarteko haurrentzako ikuskizuna, Altzateko pilotalekuan. 18:00etan Cumbiam’bero txarangarekin kalejira-poteoa. 19:30ean Cumbiam’bero taldearen kontzertua Altzateko plazan. 21:00etan Dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Altzateko karrikan. 00:00etan Dj Tirri & Tery Altzateko plazan. Egun osoan zehar Incansables txaranga karrikaz.
Abuztuak 5, ortziralea
09:00etan Musika eskolako trikitilariak eta panderojoleak Suspelan ariko dira eta Ezpelur gaiteroak Kaule auzoan. 10:00etan Plater tiroketa, ehiza ibilaldia modalitatean. Beratarrentzat. Ondotik gosaria banatuko da. 10:30ean Herriko pilotarien pilota partidak: Benjaminak, alebinak, infantilak eta helduak. 12:30ean Kantxa 2016 txapelketa Eztegara pilotalekuan. 12:30ean Erraldoi eta buruhaundiak Ezpelur gaiteroekin batera ibiliko dira Agerran. 13:00etan Kukaña Illekuetan. 14:00etan Kantu bazkaria Altzateko pilotalekuan. 18:00etan Kukaña, Illekuetan. 19:00etan Migattuak Herriko Etxea plazan. 19:30ean Berbena Alaiki taldearekin Altzateko plazan. 21:00etan Hautsontzi&Zerbeza zuzeneko irrati saioa txosnagunetik. 21:00etan Dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Altzateko karrikan. Ondotik Suzko zezena aterako da Altzateko karrikan. 00:00etan Alaiki taldearen kontzertua Altzateko plazan. Egun osoan Incansables txaranga karrikaz karrika ibiliko da.
Abuztuak 6, larunbata
09:00etan Musika eskolako biolinak eta Ezpelur gaiteroak Garaitarreta eta Suspelttiki auzoetan ibiliko dira. 10:00etatik 14:00etara Puzgarriak Eztegara pilotalekuan. 12:00etan Erraldoiak eta buruhaundiak Altzatetik Herriko Etxera, Ezpelur gaiteroek lagunduta. Agurra erraldoi eta buruhaundiei. 14:30ean Herri bazkaria, paella jatea Herriko Etxeko plazan. Eguraldi txarra eginez gero Altzateko pilotalekuan. Sarrerak salgai abuztuaren 1era arte Xuga eta Errekalde ostatuetan. 18:00etan Magiklown haurrentzako ikuskizuna Altzateko pilotalekuan. 18:00etan Kukaña Illekuetan. 19:00etan Etxera! Elkartasun kalejira Mukixutik Altzateko plazara. 19:30ean Balerdi Balerdi taldearen kontzertua. 21:00etan Dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Altzateko karrikan. Ondotik Suzko zezena aterako da Altzateko karrikan. 23:00etan Jou Jou Dou eta Tiktara taldeen kontzertua Altzateko plazan. Egun osoan zehar Incansables txaranga karrikaz karrika ibiliko da.