Herrietako bestetako kontuak

Abuztuaren 2tik 6ra ospatuko dituzte Berako bestak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko abu. 1a, 14:45

Herriko Etxeko Plazak gainezka eginen du aurten ere txupinazoaren orduan.

Hamargarren urteurrena ospatzen duen Beragazte elkarteko kideek botako dute txupinazoa astearte eguerdian 

Asteburu luzean bestaren usaina eta giroa hedatu duten hainbat ekitaldi izan badira ere, abuztuaren 2an, astearte eguerdian botako den txupinazoarekin hasiko dira Berako bestak. Aurtengoan, hamargarren urteurrena ospatzen ari diren Beragazte elkarteko kideek izanen dute lehen suziria pizteko ardura. Josu Iratzoki alkateak aipatu digunez, 52.000 euro inguruko aurrekontua izanen dute bestek, azken urteetakoen berdintsua. Beharbada, berrikuntza nagusiena, abuztuaren 4an, ortzegun eguerdian berreskuratuko den danborrada izanen da.

 

Abuztuak 2, asteartea

12:00etan Herriko etxetik altxaferoa botako da eta ezkil-jotzea izanen da. Aldi berean, ttikiendako goxokiak eskainiko dira. Ondotik Erraldoi eta buruhaundiak karrikaz karrika ibiliko dira, Incansables Txarangak eta Ezpelur Gaiteroek lagunduta. 18:30ean Kukaña Illekuetan, Incansables Txarangak alaituta. 19:00etan Berako txistularien kalejira, Illekuetatik Herriko plazara. 19:00etan Berako txosnen irekiera. 19:30ean Kontzertua Altzateko plazan Kolpatu taldearekin. 20:00etan Dantza jaialdia Eztegara pilotalekuan. 00:00etan Kontzertua Altzateko plazan Tumatxak taldearekin. Egun osoan Incansables txaranga.

 

Abuztuak 3, asteazkena

09:00etan Herriko txistulariek argi-soinua joko dute; Ezpelur gaiteroek herrian barna joko dute. 10:30ean Udalbatza, txistulariak, makil dantzariak eta Berako bandera aitzinean dutela, Herriko Etxetik San Esteban elizara abiatuko dira, Esteban Donearen ohoretan eta Berako abesbatzak lagundurik emanen den meza nagusira. Meza ondotik, Gure Txokoa dantza taldeko kideek Berako Makildantzak  eta Bordondantza dantzatuko dute txistularien laguntzaz. Gero, Julio Soto eta Nerea Ibarzabal bertsolariek kantatuko dute. 13:00etan Ezpelur gaiteroak Ibardinen ibiliko dira. 18:00etan Gure Txokoa dantza taldeak Berako aurreskua dantzatuko du Herriko Etxeko plazan txistularien laguntzaz. Gero, Berako bandaren kontzertua Herriko Etxeko plazan. 21:00etan Dantza herrikoiak Altzateko karrikan Ezpelur gaiteroen laguntzarekin. 23:00etan Suaparta ikuskizuna Herriko etxea plazan: txalaparta eta sua Paxkal Indo eta Paxkalin Chabagnoren eskutik. 00:00etan Dantzaldia Altzateko plazan Saltoka Taldearekin. Egun osoan Incansables txaranga.

 

Abuztuak 4, ortzeguna

09:00etan Ezpelur gaiteroak Dornakun ibiliko dira, eta Bera kantari Zalain auzoan. 11:30ean Berako igerilekuan haur eta gazteentzat XIX. Igeriketa Txapelketa. 12:00etan Danborrada Herriko Etxeko plazatik Altzateko plazara. 13:00etan Kukaña Illekuetan.  14:00etan Bertso bazkaria: Onintza Enbeita, Uxue Alberdi eta Miren Amurizarekin. 18:00etan Pilotari profesionalen arteko partidak Eztegara pilotalekuan. Aspeko pilotariak ariko dira. Sarrerak Puri-enean eta Zalainen daude salgai 25 eurotan.  18:00etan Hor konpon Marianton! 3-8 urte bitarteko haurrentzako ikuskizuna, Altzateko pilotalekuan. 18:00etan Cumbiam’bero txarangarekin kalejira-poteoa. 19:30ean Cumbiam’bero taldearen kontzertua Altzateko plazan. 21:00etan Dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Altzateko karrikan.  00:00etan Dj Tirri & Tery Altzateko plazan. Egun osoan zehar Incansables txaranga karrikaz.

 

Abuztuak 5, ortziralea

09:00etan Musika eskolako trikitilariak eta panderojoleak Suspelan ariko dira eta Ezpelur gaiteroak Kaule auzoan. 10:00etan Plater tiroketa, ehiza ibilaldia modalitatean. Beratarrentzat. Ondotik gosaria banatuko da. 10:30ean Herriko pilotarien pilota partidak: Benjaminak, alebinak, infantilak eta helduak. 12:30ean Kantxa 2016 txapelketa Eztegara pilotalekuan. 12:30ean Erraldoi eta buruhaundiak Ezpelur gaiteroekin batera ibiliko dira Agerran. 13:00etan Kukaña Illekuetan. 14:00etan Kantu bazkaria Altzateko pilotalekuan.  18:00etan Kukaña, Illekuetan. 19:00etan Migattuak Herriko Etxea plazan. 19:30ean Berbena Alaiki taldearekin Altzateko plazan. 21:00etan Hautsontzi&Zerbeza zuzeneko irrati saioa txosnagunetik. 21:00etan Dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Altzateko karrikan. Ondotik Suzko zezena aterako da Altzateko karrikan. 00:00etan Alaiki taldearen kontzertua Altzateko plazan. Egun osoan Incansables txaranga karrikaz karrika ibiliko da.

 

Abuztuak 6, larunbata

09:00etan Musika eskolako biolinak eta Ezpelur gaiteroak Garaitarreta eta Suspel­ttiki auzoetan ibiliko dira. 10:00etatik 14:00etara Puzgarriak Eztegara pilotalekuan. 12:00etan Erraldoiak eta buruhaundiak Altzatetik Herriko Etxera, Ezpelur gaiteroek lagunduta. Agurra erraldoi eta buruhaundiei. 14:30ean Herri bazkaria, paella jatea Herriko Etxeko plazan. Eguraldi txarra eginez gero Altzateko pilotalekuan. Sarrerak salgai abuztuaren 1era arte Xuga eta Errekalde ostatuetan. 18:00etan Magiklown haurrentzako ikuskizuna Altzateko pilotalekuan. 18:00etan Kukaña Illekuetan. 19:00etan Etxera! Elkartasun kalejira Mukixutik Altzateko plazara. 19:30ean Balerdi Balerdi taldearen kontzertua. 21:00etan Dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Altzateko karrikan. Ondotik Suzko zezena aterako da Altzateko karrikan. 23:00etan Jou Jou Dou eta Tiktara taldeen kontzertua Altzateko plazan. Egun osoan zehar Incansables txaranga karrikaz karrika ibiliko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun