Nafarroako goi mailako kontserbatorioko ikasleek kontzertua eskainiko dute igande eguerdian Lesakan

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 15a, 07:26

Harriondoan ariko diren musikarien artean dago Olatz Rojo lesakarra ere

Nafarroako goi mailako kontserbatorioko ikasleek musika kontzertua eskainiko dute apirilaren 19an, igandean 12:30ean Harriondoa Kultur Etxean. Zehazki, Olatz Rojo lesakarrak (zeharkako txirula), Raquel Ortegak (arpa) eta Sergio Eslavak (saxofoia), W.A. Mozart­en flauta eta arparentzako kontzertua eta bertze zenbait pieza eskainiko dituzte.

Apirilaren 25ean, berriz, larunbatean 20:00etan, Tuterako Abesbatzak kontzertua eskainiko du Harriondoa Kultur Etxeko konbentuko elizan, Giltzarri Abesbatzak antolatutako emanaldian.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun