Asteazken arratsaldean, 15:30 aldera elkartu ziren plazan haurrak eta gurasoak. Hasieran eguraldiak lagundu zien arren, gerora euri zaparrada handiak bota zituen. Hala ere, baserrietan bisitak egin zituzten.
Ortzegunean, berriz, eskolak paratutako gaia ura izan zen, eta klase aunitzetako mozorroak ikusteko aukera izan zen: piratak, bainulariak... Egun polita pasatu zuten herrian barna eskean. Arratsaldean, ohitura den bezala, betiko jokoak egin zituzten, eta akitzeko, denendako txokolatea banatu zuten.