Arratsean, berriz, helduak ere animatu ziren eta afaria egin zuten. Ondotik, musika izan zuten, baita mozorro lehiaketa ere. Bertzalde, etxez etxe bi zare zozketatu zituzten eta irabazlek Antonio Perez eta Julita Irurueta izan ziren.
Asteazkenean haur eta gurasoek erreleboa hartuko dute, eta bertze bi egunez inauteak ospatuko dituzte Narbarten. Asteazkenean, bakoitzak nahi duen mozorroa jauntzita, haurrak baserrietan eskean ibiliko dira. Biharamunean, Ortzegun Gizen egunean, eskolak paratutako gaiaren bueltan mozorrotuta, herriari buelta emanen diote. Eguerdian, bazkaria izanen dute, eta bazkalondoan, urtero bezala, jokoak izanen dituzte plazan.