ELA sindikatuaren arabera, gaurko greba eguna «arrakastatsua» izan da, eta gehiago ere erran du: «Atzoko lanuzteetan eta gaurko greba egunean produkzioa guztiz gelditzea lortu dute langileek».
Atzo egin zuten lehenbiziko lanuztea eta Legasako lantegiko langileek elkarretaratzea egin zuten lantegi atarian. Greba egunaren harira, berriz, gaur 14:30ean elkarretaratzea egin dute Berriobeitiko lantegiaren atarian eta 16:00 arte han egonen direla iragarri dute. Bihar bertze lanuzte bat eginen dute, bai Legasan, bai Agurainen, 13:00etatik 15:00etara.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!