Aldi berean, «erasoa jasan zuenari gure babesa eta elkartasuna» helarazi nahi izan dizkiote, eta «zerbaitetan lagundu ahal izatekotan, gure prestutasuna adierazi».
Narbarteko bestetan, abuztuaren 22tik 23rako gauean gertatu zen sexu erasoa, eta hori salatzeko bestetan egunero elkarretaratzeak egin zituzten, baita abuztuaren 26an ere. Jendetza bildu zen Narbarteko plazan egindako elkarretaratzean.