Asteazkenean bakoitzak erabakitako jantzia paratu eta baserrietan ibili ziren giro ezin hobean.
Ortzegunean, berriz, eskolarekin mozorrotu ziren, gaitzat euskal inauteriak hartuta. Ttikien gelakoak joaldunez atera ziren, ertainak bolantaz, haundien gelakoak txatxuz eta guraso kuadrilla bat zakuzaharrez egin zen, bertze batzuk mairuz, inudeez eta artzainez... Herrian barna ibili ziren karrikak eta herritarrak alaituz. Ondotik, bazkaria egin zuten ostatuan, eta arratsaldean, ohitura den bezala, jokoak eta akitzeko, txokolate goxo-goxoa izan zituzten.
Gurasoen artean lan egin eta atera zuten aitzinera eguna, eta ostaturik ezean herria elkartu behar dela ikusi da bertze behin. Eta borondate ederreko pertsonak daudela horrelakotan beti ikusten dugu; eskerrik asko Apax hain txokolate goxoa prestatzeagatik.