Sorkuntza prozesuari buruz solastatu da Dani Martirena Kultur Zarean

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 1a, 11:00

Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Kultur Zarea bideo bildumaren 10. Atala argitaratu du. Dani Martirena Indart da bideoko protagonista, eta liburuei, haur literaturari eta sortze prozesuari buruz mintzatu da.

Dani Martirena legasarrak lau liburu ilustratu kaleratu ditu Ana Ibañez ilustratzailearekin batera: Hankaz gora du amak mundua (2015), Jonek Jone izan nahi du (2017), Cosimoren katiuskak (2018. Etxepare saria) eta Amonarenean kea (2020).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun