Sariaren eta oroigarrien diseinua
Maria Urrozek aurten eman ziren sariak diseinatu eta egin ditu: «aurrez aurre begiratzen diren bi aurpegi, horixe da Conectaren Fiction jaialdiaren anagrama, eta, zalantzarik gabe, sarirako eman den kobre-pieza honen abiapuntu den sinbolo boteretsua. Oinarria, gres landuan egina dago eta gure lurraldeari keinu bat egiten dio: Baztango harria, gure baserriak edertzen eta eusten dituen izkin-harria irudikatzen du. Kolore, forma eta testura berdintsua dauka». Horretaz gain, jaialdian parte hartu dutenei emateko oroigarriak ere diseinatu zituen eta ‘Patxiku’ izenarekin bataiatu zituen. Portzelanaz eta gresez egindako piezak dira, bi helduleku dituen katilu baten modukoak, bi belarriko burua balitz bezala, eta horien gainean gure zapelaren, bonetaren itxura duen estalkia (antzeko 'Maritxu'ak ere baditu, zapelaren ordez zapia dutenak).