Hauteskundeetan Legasako kontzejua osatzeko taldea osatu dute

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 16a, 13:44

Narbarten, ordea, ez da inor aurkeztu

Udal hauteskundeen egun berean, azaroaren 17an, eginen dituzte kontzejuetako hauteskundeak. Legasan maiatzean ez bezala, taldea osatu dute: Jesus Mari Etxart Antsalas, Aintzane Martirena Hernandorena, Koro Ibarra Santxotena eta Asier Hernandorena Lizasok osatu dute zerrenda.

Oieregin maiatzean egin zituzten hauteskundeak eta honela gelditu ziren emaitzak: Jose Jabier Nosellas Zabalegik 22 boto eskuratu zituen, Alejo Mindegia Mindegiak hamahiru, Juana Paula Galañena Iriartek bederatzi, Jose Mª Galarregi Apezegiak zortzi eta Carlos Zamora Turrillasek lau.

Narbarten, aldiz, ez da inor aurkeztu bigarren deialdi honetan ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun