Andres Etxenike izanen da Bertizaranako alkatea

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 24a, 14:21

EH Bilduren zerrenda baino ez da aurkeztu Bertizaranan eta horrenbertzez, gaur egun alkatea den Andres Etxenike Iriartek kargu  horretan segituko du. Bertzalde, kontzejuetako hauteskundeei dagokienez, Oieregin baino ez da aurkeztu zerrenda.

Etxenikerekin batera, Bertizaranako Udala honela osatua geldituko da: Blas Andresena Etxeberria, Jose Antonio Sarratea Rekarte, Jabier Grajirena Mutuberria, Jose Antonio Jauregi Juantorena, Joakin Mutuberria Oteiza eta Jokin Uhalde Iribarren.

Maiatzaren 26an, udal hauteskundeez gain, kontzejuetako hauteskundeak ere egitekoak dira. Bertizaranako kontzejuen kasuan, Oieregin bakarrik aurkeztu da zerrenda, honela osatua: Jose Jabier Nosellas Zabalegi, Juana Paula Galañena Iriarte, Jose Mª Galarregi Apeztegia, Alejo Mindegia Mindegia eta Carlos Zamora Turrillas. Narbarten eta Legasan ez da inor aurkeztu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun