Legasako Arcelorreko langileek Lan Departamentuan egin duten protesta Iruñean

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 1a, 13:00
Lan Departamentuaren aitzinean egin dute elkarretaratzea ortzirale goizean.

Kaleratutako lankidea berronartzeko exijitu dute hirugarren greba egunean

Legasako Arcelor Mittal enpresan planteatuta zeuden hiru greba egunak egin dituzte, gaurkoarekin, beti ere kaleratutako lankidea berriz ere lantegian onartzea exijitzeko. Balorazioa hagitz positiboa egin dute, «produkzioa gelditzea lortu egin delako eta mobilizazioetan langileek modu zabal batean parte hartu dutelako». 

Baina hori horrela izanda ere, zuzendaritzak ez du inongo mugimendurik egin eta, horren ondorioz, azken greba egunean, langileak kalera atera dira berriz. Hain zuzen ere, Iruñeko Lan Departamentuaren aitzinean elkarretaratzea egin dute ortzirale goizean, gatazka honen inguruko kontziliazio saioaren atarian. Saio honek emandakoaren ondoren, langileen batzarra eginen da hurrengo pausoak zein izanen diren erabakitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun