Legasako lantegiko langileek elkarretaratzea eginen dute otsailaren 1ean Iruñean

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 31a, 14:43

Legasako langileak, lehen greba egunean egin zuten elkarretaratzean.

Ortzirale goizeko 9:00etan Lan Departamentuaren aitzinean

Arcelor Mittal AMDS Processing SL (Legasa) enpresan planteatuta zeuden hiru greba greba egunetatik dagoeneko bi egin dira. Balorazioa hagitz positiboa da bi egun horietan produkzioa gelditzea lortu egin delako eta mobilizazioetan langileek modu zabal batean parte hartu dutelako. Baina hori horrela izanda ere, Zuzendaritzak ez du inongo mugimendurik egin eta horren ondorioz, bihar (otsailak 1), azken greba egunean, langileak kalera aterako dira berriz. 

Ortziralean 09:00etan hasita, Iruñeko Lan Departamentuaren aitzinean elkarretaratzea eginen dute (Tomas Caballero parkea, 1), 09:15ean gatazka honen inguruko kontziliazio saioa eginen baitute. Bertan gertatzen denaren arabera, bueltarakoan, langileen batzarra eginen da hurrengo pausoak zein izanen diren erabakitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun