Lehiaketara aurkeztutako 34 argazkiren artetik, Berako Juan Carlos Olaetxeak ateratako Ikusiz ikasi argazkiak irabazi du epaimahaiaren saria. Hala, Nekatur Nekazalturismo Elkartearen Nekatur Bono orlegia eskuratu du, bi lagunendako bi gau eta bi gosari eskaintzen dituen egonaldia, Ttipi-Ttapa Fundazioko Arantxa Agirreren eskutik.
Erabiltzaileek ere izan dute hitza eta kasu honetan, Lesakako Teresa Rojo Larraldek ateratako 14 ofizio, 15 miseri txuri-beltzeko argazkiak jaso du boto gehien. Honenbertzez, Elgorriagako bainuetxean bi lagunendako zirkuitua eta otordua irabazi ditu. Elgorriagako Balnearioko Cristina Guelbenzuren eskutik jaso du saria.
Parte-hartzaileen eta eta internet bidez botoa eman dutenen artean Legasako Arotxa jatetxean bi lagunendako otordua zozketatu da eta Legasako Juana Etxeberriari egokitu zaio. Hain zuzen, Arotxa jatetxeko Luismi Lakarrek eta Xorroxin Irratiko Julen Zelaietak eman diote saria.