Ferietako pilota partidak eginen dituzte ortziralean Elizondon

Ttipi-Ttapa

Urtero bezala, Elizondoko ferietan Aspe eta Baikoren pilota partidak antolatu dituzte urriaren 30ean, 18:00etan Juanjo Atxa Mindegia pilotalekuan

Binakako bi partida izanen dira. Lehenbizikoan Alberdi II eta Erostarbe elkarrekin arituko dira Salaberri II eta Senarren kontra. Bigarren partidan, berriz, Jaka eta Mariezkurrena II, Artola eta Iztuetaren kontra arituko dira.

Sarrerak salgai daude entradasfronton.com webgunean 30 eurotan.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun