Baztango feriak izanen dira ortziralean eta larunbatean eta Elizondoko lantaldean ohiko prestaketekin ari dira. Aitzinetik antolaketa lan handia eskatzen dute feriek… eskarmentuak edo esperientziak laguntzen du, baina lan eta zeregin aunitz badira aitzinetik eta egun horietan.
Ohi bezala, aziendak merkatuko zelaian, postuak herriko plaza eta karriketan eta ardi gasna lehiaketa ere borzgarren aldiz. Hauek ferietako osagai batzuk bertzerik ez dira… pilota partidak ere izanen dira Juanjo Atxa Mindegia pilotalekuan eta Baztango gazte asanbladak antolatuta, gaztetxean musika jartzaileak ere izanen dira.
Elizondoko alkatea den Beñat Verde Mugirorekin solastatu gara.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.