Herri ttikietan queer pertsonen errealitateak zailtasunak eta erraztasunak dituela uste du Ceciliak. Alde batetik, komunitate eta pertenentzia sentimendua errazten duela dio: «Lesbiana, gay-a edo trans-a baino lehenago norbaiten bizilaguna, klasekidea edo okinaren biloba zara». Bertzetik, herrian aniztasun gutiago izateak desberdina ikustera eta seinalatua izatera baldintzatu dezakeela azaldu du.
Bere esperientzia, ordea, «arras ona» izan da. Etxean aniztasuna onartu eta ospatzeak eta feminismoarekiko interesak bere prozesuan eragin handia izan duela kontatu du.
Eskualdean queer pertsonak saretzen ari direla nabarmendu du, baina hezkuntzan oraindik «normalizazio eta diskurtso feministak barneratu eta zabaltzeko» lana badagoela uste du.
Urriaren 17an Eraldatzen!
Akitzeko, urriaren 17an Elizondon eginen den Eraldatzen jaialdia aipatu du: «Ez bitartasuna eta borroka transfeminista aldarrikatzeaz gain, saretu eta ongi pasatzeko aukera ezin hobea izanen da».