Gazte Topagune Sozialista eginen dute Elizondon urriaren 9tik 12ra

Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Antolakunde Sozialistak egitarau oparoa prestatu dute lau egunez. Sarrerak eguneko txartelen bidez edo bonu orokorrean eros daitezke ekimensozialistak.eus webgunearen bitartez

Urriak 9, ortziralea
  • 14:30ean harrera.
  • 16:30ean Belarrijana podcasta zuzenean.
  • 18:00etan solasaldiak:
    • Artea eta sozialismoa.
    • Materialismo historikoa, militantzia politikoa eta ezkerkeria.
  • 19:30ean kontzertuak: Jamaiketako eta Selektorrak.
  • 20:30ean pilota ikuskizuna.
  • 20:30ean kontzertuak: Ateri, Vibora eta Lukiek.
  • 22:00etan Ekida arte plataformaren emanaldia: Hemendik da bidea. Mugako istorioak.
  • 22:00etan kontzertuak: Tapia eta Leturia Band eta Kaparrak.
Urriak 10, larunbata
  • 10:00etan solasaldiak:
    • Etxebizitzaren problematika eta sozialismoaren aukerak.
    • Sexu industria: prostituzioa eta sexualizazioaren aurpegi berriak.
    • Krisi ekologikoa eta taktika sozialista.
  • 12:00etan solasaldiak:
    • Ildo komunista eta taktika antifaxista.
    • Nazio auziaz: teoria marxista eta egungo eztabaidak.
  • 15:30ean kontzertua: Ktarsia.
  • 16:00etan kirol jarduerak eta herri kirol erakustaldia.
  • 17:00etan antzerkia: Landa Bila.
  • 17:30ean kontzertua: Broken Brothers Brass Band.
  • 18:30ean JFB ikuskizuna Antton Telleria eta Asier K umoregileekin.
  • 19:30ean kirol erakustaldia.
  • 21:00etan kontzertuak: Skabidean, 48280, Bengo, Fito Skins eta La Traba Producciones.
Urriak 11, igandea
  • 10:30ean solasaldiak:
    • Krisia eta estatuen autoritarismoaren gorakada: analisia eta Mugimendu Sozialistaren erronkak.
    • Gazte antolakunde sozialisten mahai ingurua.
  • 14:00etan bazkaria. Ondotik manifestazioa eta ekitaldi politikoa.
  • 20:00etan kontzertuak: Mirotz, Belako, Hazas, Santa Salut, Kiliki, J Martina, Mikosis, Istilu, Mateo Zikuta & Dürüm Solo Karne, Berandu Baino Lehen, Ostikoka, Estutu, Kumbialari eta Brava.
Urriak 12, astelehena
  • 12:00etan hitzartze politikoa.
  • 13:00etan kantaldia: Anje Duhalde eta Olaia Inziarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun