[ARGAZKIAK] Gorostapoloko frontoiaren mendeurrena pilota jaialdi handiarekin ospatu dute

Ttipi-Ttapa

Erratzuko Gorostapoloko frontoiaren 100. urteurrena ospatze aldera larunbat goizean pilota festibala jokatu zuten bertan. Goizeko hamarretan hasita, herritarren frontenis txapelketaren finala jokatu zuten. Martin Etxabe eta Unai Urrutiak 25-7 irabazi zieten Oihan Irigoieni eta Aimar Rekarteri. Ondotik, esku pilota finala jokatu zuten eta Gorka Urtasunek eta Joseba Indak 22-5 irabazi zieten Iker Iturburuari eta Joel Garaikoetxeari. Eta festibala akitzeko, Ados Pilota Elkartearen VI. Plazaz Plaza txapelketako finala jokatu zen. Eguraldia lagun animaleko giroa izan zen goiz osoan zehar eta jende aldana agertu zen pilotaz disfrutatzeko.

Besta irekia, herri bazkaria eta dantzaldia irailaren 26an

Frontoiaren 100.urteurrena ospatzeko oraindik falta da hondar ekitaldia, irailaren 26, larunbata, besta ireki ederra eginen da frontoian bertan herri bazkari eta dantzaldia batekin. Herritar talde batek jo eta su ari da azken asteetan lanean antolaketan dena ongi ateratzeko asmoarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun