Irailak 4, ortziralea
12:00etan altxaferoak eta haurrendako jokoak. 14:00etan haurren bazkaria eta 15:30ean puzgarriak. 18:00etan txokolate hartzea. 19:00etan itzulia herrian barna Tukutuku txarangarekin, Laxoko plazatik abiatuta. 21:30ean baztan zopak Tukutuku txarangak alaituak eta 01:00etan dantzaldia Gabezin taldearekin.
Irailak 5, larunbata
10:00etan diana eta 11:00etan karta jokoak eta hamaiketakoa. 16:30ean mus txapelketa Arizti elkartean, izen ematea 16:00etan. 17:00etan bingoa. 18:00etan patata tortilla eta postre lehiaketa eta dastaketa. 19:00etan Hawaiiko trikipoteoa. 00:00etan kontzertuak: Aingura, Arene 6, eta DJ Trio do Janeiro.
Irailak 6, igandea
10:00etan diana eta 12:00etan itzulia erraldoiekin herrian barna, Laxoko plazatik abiatuta. 17:00etan haurren herri kirolak eta 18:30ean Tajudos del Norte mariatxien kontzertua. 20:30ean mutil dantzak, ogitartekoak afaldu eta tragoxka hartzeko aukera ere izanen da.
Irailak 7, astelehena
11:00etan bizikleta martxa, eta ordu berean ipuin kontalaria. 14:30ean zikiro jatea, eta bakoitzak bere plater eta mahai tresnak eraman beharko ditu. 20:00etan dantzaldia Beñat Mitxelenarekin eta bestak akitzeko 00:00etan Gaixoak gu.