Igandean 19:00etan eskainiko dute Foruen Plazan, Kultur programaren barrenean
Fitxategi erantsirik gabe arauaren ideiaz mintzo da, ezarritako bideaz, zuzenaren igurikapenaz.
Nola hazi ikasitako molde batetik aterata? Proiektu honen helburua da kezka horiek publikoarekin partekatzea, sorkuntzaren bidez agertokira hurbiltzea eta elkarri laguntzea gure egunerokotasunean etengabe erabakiak hartzeko bizi-dantza honetan.
Kultur programaren 31. edizioaren barrenean, aurten, Nafarroako 42 herritan kontzertuak eta dantza emanaldiak eskaintzen ari dira eta, horrez gain, Myriam Cameros Sierraren marrazki eta eskultura erakusketa bat ikusgai da Bertizko Jauregian.