Gan-torri autobus zerbitzua izanen da Baztandarren Biltzarra egunean

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 17a

Iaz, orgen desfilea irekitzen ari dira joaldunak. Argazkia: Juanito Barriola.

Elizondotik Baztango bertze herrietara bueltatzeko autobus zerbitzua paratuko dute.

 

Bi autobus izanen dira bi norabide deiferentetara abiatuko direnak. Horietako bat Zigaurre alderat joanen da 00:00etan, 01:30ean, 03:00etan eta 05:00etan; eta herri hauetatik pasatuko da:

  • Lekaroz
  • Gartzain
  • Irurita
  • Arraioz
  • Oronoz-Mugairi
  • Almandoz
  • Berroeta
  • Aniz
  • Ziga
  • Zigaurre

Bertze autobusa, aldiz, Amaiur alderat joanen da 00:30ean, 02:00etan, 03:30ean eta 05:30ean; eta herri hauetatik pasatuko da:

  • Elbete
  • Arizkun
  • Erratzu
  • Azpilkueta
  • Amaiur

Zerbitzuak hiru euroko kostua izanen du pertsonako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun