Uztailak 4, larunbata
14:00etan gazte bazkaria eta 16:00etan mahai jokoak izanen dira. 18:30ean txupinazoa eta 19:00etan frontenis txapelketa. 21:30ean baztan zopak eta ondotik gaupasa izanen da Beñatekin. Gan-torri bus zerbitzua ere izanen da.
Uztailak 5, igandea
11:30etik aitzinerat haurrendako puzgarriak izanen dira goiz eta arratsaldean, 16:30ean mus txapelketa eta 17:00etan txokolate hartzea eta buruhandiak. 20:00etan bokatak izanen dituzte gurasoen eskutik eta 21:00etan Ventura DJ haurrendako.
Uztailak 6, astelehena
08:00etan su piztea eginen dute eta 09:00etan gosaria. 14:30ean zikiro jatea Beñatek alaiturik. 21:00etan afaria eta ondotik besta eginen dute txoznan.
Uztailak 7, asteartea
11:00etan kalejira izanen da herriko haurren eskutik. 11:30ean meza nagusia eta ondotik luntxa herriko elkartean. 17:30ean pilota partidak izanen dira, 20:00etan tortilla jatea eta ondotik, bestak akitzeko, Gaixoa ni.
Horrez gain, eskulanetan aritu dira herriko gazteenak aurtengo ikasturtean eta bi buruhandi sortu dituzte Azpilkuetako eskolan. Sanferminetan estreinatuko dituzte, haurren egunean. Baina buruhandiak ez dira Azpilkuetan bakarrik geldituko; herriz herri eta bestaz besta ibiliko dituzte udan.