Transpirenaika Sozial eta Solidarioa Lekaroz eta Elizondotik ere pasatu da

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 24a

Elizondoko plazan egin zuen geldialdia astelehenean. Argazkia: utzitakoa.

Igande goizean abiatu zen Beratik eta egun horretan bertan ailegatu zen Lekarozera, Lekarozko aterpetxean lo egin eta biharamunean joan ziren Elizondora.

Ekainaren 18an Getxon eman zioten hasiera egitasmoari, halere, 19an hasi ziren oinez eta uztailaren 20an akituko da Cap de Creusen, Gironan. Ibilaldia 9 zatitan banatu dute, gure eskualdea zeharkatzen duena lehenbiziko zatia izanik. Denera 200 lagunek parte hartuko dute eta horietatik hiruk ibilaldi osoa eginen dute Getxotik Cap de Creuseraino. Helburu bikoitzagatik ibiliko dira: gure lurraldean gizarteratzeko arazoak eduki ditzaketenei laguntzeko eta baita herriak sentsibilizatzeko ere. 

Ekainaren 20an, larunbatean, egin zuten geldialdia Beran eta biharamunean heldu ziren Baztanera: lehenbizi Lekarozera eta ondotik Elizondora. Lekarozko aterpetxean eman zieten afaria eta lo egiteko lekua eta Elizondoko plazan harrera egin zieten hurrengo egunean. Hortik partitu ziren Urkiaga aldera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun