Energia berriztagarriak

Erratzuko Iduzki Energia Komunitatera 90 herritar baino gehiago batu dira

Ttipi-Ttapa

Duela bi aste egin zuten Erratzuko Iduzki Energia Komunitatearen aurkezpena eta astelehen honetan hetsi dute bazkidetza kanpaina. Norbanakoen eta elkarteen artean, 97 izan dira izena eman dutenak, eta horietatik gehienak karrikan bizi dira.

Norbanakoen eta elkarteen artean, denera 97 izan dira proiektura lotutakoak. Horietatik 50 gizonezkoak dira eta 43 emakumezkoak. Bertzalde, gehienak herri erdialdean bizi dira, 65 kide zehazki. Are gehiago, 65 horietatik 24 herriko pisuetan bizi dira. Gainerakoak Erratzuko auzoetan bizi dira: Gorostapolon, Iñarbilen, Izpegin, Larretan…

Proiektuak eduki duen babesa ikusita, Iduzki Komunitate Energetikoa abian paratzeko lanean aritu den taldeak bere «esker ona» eman nahi izan die herritarrei. Azkenik, «aurkezpen bilkuran erran bezala: Erratzu jasangarriago, indartsuago eta burujabeago baten alde lanean arituko gara».

Iduzki Erratzuko Komunitate Energetikoaren logoa, Pello Fagoagak diseinatua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun