Baztango eskolek bat egin dute Lekaroz institutuko irakasleen aldarriekin

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 15a

Gobernuaren erabakia salatzeko elkarretaratzea eginen dute ortzegunean, ekainaren 18an, 19:15ean Elizondoko plazan

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak erabaki du heldu den ikasturtean Lekaroz institutuan A ereduan aritzeko bortz irakasle A ereduko plazatik aterako dituztela. Horrek erran nahi du irakasle erdaldun elebakarrek eginen dutela gaur egun D ereduko irakasle elebidunek egiten duten lana, ondorioz, lanaldi osoak zirenak lanaldi erdi bihurtuko dira. Ikastetxeko irakasleak erabakiaren kontra agertu dira, «ondorio larriak» izanen lituzkeelako A ereduko ikasleen integrazioan eta euskararen defentsan.

Baztango Lehen Hezkuntzako ikastetxeek atxikimendua erakutsi diote institutuari, eta mobilizazio kanpainarekin bat egin dute hainbat eskolek, tartean Amaiurrek, Almandozek, Arizkunek, Iruritak, Oronoz-Mugairik, Urdazubi-Zugarramurdiko eskolak, Elizondoko eskolak eta Baztan Ikastolak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun