Almandozko eskolako langileek bat egin dute Lekaroz institutuko irakasleen aldarriekin

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 11

Almandozko eskolako langileek atxikimendua eman diote Lekaroz BHIko irakasleek salatutakoari eta bat egin dute deitutako elkarretaratzeekin. Gainera, Eskola Komunitate osoa animatu dute lau egun hauetan (ortzegun, ortzirale, astelehen eta asteartean) 08:55ean eskolako atarian eginen dituzten elkarretaratzeetan parte hartzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun