Gizakunde besta ospatuko dute asteburu honetan, ilbeltzaren 31n, Erratzun. Azken urteetan mozorroen desfilea Arizkunen hasi eta Erratzun akitu bazen, aurten dinamika aldatzea erabaki dute; mozorroak Gorostapolo auzotik abiatuko dira iluntzean, 18:00ak aldera, eta beti bezala Jantziloren epaiketa eta erretzearekin akituko dute ekitaldia herriko plazan. Bestak segida izanen du ondotik gauean.
Antolatzaileek desfilea ikustera eta bertan parte hartzera animatu dituzte herritarrak.