Angel Arraztoak azaldu duenez, ikusmena aztertzeko ohitura badu jendeak, baina entzumena aztertzea oraindik ez da hain ohikoa: «Entzuteko arazoren bat baduzu, horrek eragin handia du sozializatzeko garaian. Arazoa moldatzeko bidea bada, jendeak egiten du. Erretiratuek badute dirua eta modua horretarako».
Errebisioak egitearen garrantzia azpimarratu du arduradunak: «Guk bi urtetik behin bidaltzen ditugu abisuak errebisioa egiteko. Jendeak begiratu dezala ikusmena eta baita entzumena ere».