Sasoian sasoikoa saltzeko apustua egiten du: «Jendeak badaki normalean zer den eta ez dakienari azaltzen diogu». Orain, hotza hurbiltzean ari dela «tripakiak, odolkiak, saldak… gehiago kontsumitzen dira».
Urriaren 24an izanen den Elizondoko ferietan ere lanean ariko da: «Gure produktuen degustazio ttiki bat paratuko dugu kanpoan: odolkiak, txorizoa, patea… eta jendea dendara sartzera gonbidatuko dugu». Dendara hurbiltzeaz gain, produktu denak barrutia12.eus Interneteko helbidean ere erosten ahal dira. «Geroz eta jende gehiagok erosten du bertan eta kontent gaude».