Bestak 2025

Anizko bestetara joateko Gan-torri autobus zerbitzua izanen da ortziralean

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 2a

Baztango Gizarte Zerbitzuak Anizko bestetara joan eta herrietara bueltatzeko Gan-torri bus zerbitzua eskainiko du ortzirale honetan, urriaren 3an.

Anizerat joateko autobusa hamabortz herrietatik pasatuko da eta hiru bide diferente hartuko dituzten hiru autobus izanen dira. Lehenbizikoa Amaiurtik abiatuko da eta herri hauetatik pasatuko da:

  • 23:00etan Amaiur
  • 23:10ean Azpilkueta
  • 23:20ean Erratzu
  • 23:30ean Arizkun
  • 23.35ean Elbete
  • 23:40ean Elizondo
  • 23:45ean Gartzain
  • 23:55ean Lekaroz
  • 00:00etan Irurita
  • 00:05ean Zigaurre
  • 00:10ean Ziga

Bigarren autobusa, berriz, Arraioztik abiatuko da eta ibilbide hau garatuko du:

  • 00:30ean Arraioz
  • 00:35ean Oronoz-Mugairi
  • 00:45ean Almandoz
  • 00:50ean Berroeta

Hirugarrena, Elizondotik abiatuko da 02:00etan eta zuzenean joanen da Anizera. Herrietara bueltatzeko, ibilbide bera alderantziz eginen duten bi autobus izanen dira, bat Amaiurrerantz eta bertzea Arraiozerantz. Amaiurrerantz 03:30ean eta 05:30ean eta Arraiozerantz, aldiz, 04:45ean eta 06:45ean. Zerbitzuak 3 euroko kostua izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun