Urriak 3, ortziralea
11:00etan hasiko dituzte bestak ezkila jotzearekin, haurren altxaferoekin eta herriari itzulia emanez herriko musikariekin. 12:00etan aniztarren arteko frontenis txapelketa eta 17:00etan, frontenis txapelketako finalak. Horren segidan, mahai jokoak. 19:30ean txistuarekin herrian barna itzulia eta Plaxa-xarren geldialdia eginen dute tartean. 20:00etan mutil dantzak eta 21:00etan Baztan zopak. 00:00etatik aitzinerat dantzaldia Bizphiru Pelau taldearekin eta ondotik, DJ Enabil. Goiz aldera xingar jatea eginen dute.
Urriak 4, larunbata
12:00etan haur eta helduek elkarren artean nahasturik paella lehiaketa eginen dute eta, ondotik, 14:00etan, lehiaketako paellekin bazkari herrikoia eginen dute. 16:00etan mus eta partxis txapelketa eta 18:30ean herri kirol erakustaldia, Basaburua eta Igantziren eskutik eta baztandarren arteko arpan desafioa. Desafioan bortz bikote lehiatuko dira: Nerea Sarratea eta Jon Irigoien, Saioa Dendarieta eta Xabier Mitxelena, Eider Urrutia eta Julen Urrutia, Irune Biurrun eta Dani Saldias eta Leire Arraztoa eta Xabier Urrutia. Ondotik, kantaldia Joana eta Olaiarekin. Iluntzean su artifizialak.
Urriak 5, igandea
11:45ean luntx herrikoia eta 12:00etan Txarutako haurren pilota partidak. Akitutakoan, mus eta partxis txapelketako finalak jokatuko dira. 14:00etan, zikiro jatea Hauspolariekin eta 17:00etan bingo musikatua. 19:00etan karaokea. Ondotik, dantzaldia Hauspolariekin, xingar jatea eta suaren inguruan kantaldia. Akitzeko, gaixoak aniztarrak eta herrian barna itzulia.