106 urterekin Anuntxi Duhalde erratzuarra hil da

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 3a

Argazkiak: Ondikol.

1919ko martxoaren 25ean Erratzuko Mapistenean sortu zen Anuntxi Duhalde Erramuzpe. Atzo hil zen eta bere aldeko hileta elizkizuna gaur 17:30ean eginen dute Erratzun.

1946an Domingo Etxandi Elizetxe kaikugilearekin ezkondu zen eta Motzainean bizi izan ziren. Ondotik, Etxandi Etxea eraiki zuten eta alaba bakarra izan zuten, Pilar Etxandi Duhalde.

2010ean sartu zen Elizondoko Zahar Etxean, 91 urte zituela. Alabak azaldu zuenez, «istripu baten ondorioz errehabilitazioa egiteko etorri zen, eta sendatzean hemen gelditzeko eskatu zigun, gustura zegoelako». Hurbilekoek ziotenez, umore ederreko emakumea zen eta zahar etxeko adinduena izanda ere, antolatutako ekitaldi guzietan parte hartzea gustukoa zuen. Bere 106. urteurrena ere hortxe ospatu zuen Elizondoko Zahar Etxean, familia eta lagunekin, musika, lore eta opari artean.

Anuntxi eta Pilar alaba martxoan Anuntxiren urtebetetze egunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun