1919ko martxoaren 25ean Erratzuko Mapistenean sortu zen Anunciacion 'Anuntxi' Duhalde Erramuzpe. 1946an Domingo Etxandi Elizetxe kaikugilearekin ezkondu zen eta Motzainean bizi izan ziren. Ondotik, Etxandi Etxea eraiki zuten eta alaba bakarra izan zuten bertan, Pilar Etxandi Duhalde. Zortzi haurrideetatik bakarra da gaur egun, eta bi biloba eta bi birbiloba ditu.
2010ean sartu zen Elizondoko Zahar Etxean, 91 urte zituela. Alabak azaldu duenez, «istripu baten ondorioz errehabilitazioa egiteko etorri zen, eta sendatzean hemen gelditzeko eskatu zigun, gustura zegoelako». Umore ederra izaten segitzen du gaur ere eta zahar etxeko adinduena bada ere, antolatzen dituzten ekitaldi guzietan parte hartzen du.
106. urtebetetzea ospatzeko familia eta lagunekin bildu zen atzo arratsaldean, musika eta lorez inguratua. Gainera, bonboiak ere oparitu zizkioten zahar etxetik, «arras gustukoa baitu txokolatea». Zorionak!