Elizondora joateko eta ondotik, herrietara bueltatzeko bi ibilbide diferente eginen dituzten bi autobus izanen dira. Lehenbizikoa Zigaurretik abiatuko da eta bide hau garatuko du:
- 23:00etan Zigaurre
- 23:05ean Ziga
- 23:10ean Aniz
- 23:15ean Berroeta
- 23:20ean Almandoz
- 23:30ean Oronoz-Mugairi
- 23:35ean Arraioz
- 23:40ean Irurita
- 23:45ean Gartzain
- 23:55ean Lekaroz
Bigarren autobusa, berriz, Amaiurtik abiatuko da:
- 00:15ean Amaiur
- 00:25ean Azpilkueta
- 00:35ean Erratzu
- 00:45ean Arizkun
- 00:50ean Elbete
Herrietara bueltatzeko ibilbide bera alderantziz eginen duten bi autobus izanen dira. Zigaurrerantz joanen dena 03:30ean eta 05:30ean eta Amaiurrerantz joanen dena 04:45ean eta 06:45ean. Zerbitzuak hiru euroko kostua izanen du.