Abuztuak 29, ortziralea
Bestei hasiera emateko 19:01ean txupinazoa botako dute, urtero bezala, zubian. Auzoan barna itzulia eginen dute Elizondoko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsarekin, Baztango Gaitariekin, Baztango Xulubitariekin eta Tuku Tuku txarangarekin. 20:00etan Baztan zopak izanen dira eta 21:30ean mutil dantzak. 23:00etan kontzertuak hasiko dira: Ezkutu eta ondotik Sexpeares.
Abuztuak 30, larunbata
11:00etan Elizondoko Konpartsarekin eta Elizondoko Gaiteroekin herrian barna itzulia. 12:00etan Magnari Kaka zozketa Merkatuko Plazan. 13:00etan Tuku Tuku txaranga eta 14:00etan zikiro jatea. 17:00etan haurrendako aurpegi margotzea Ziga Plazan eta, bitartean, 17:00etatik 19:30era puzgarriak Ziga Plazan. 18:00etan Tuku Tuku txarangarekin poteoa Falfarak eta Aise elkarteetatik pasatuta eta 21:00etan dantzaldia Bizphiru Pelauekin. Bestarekin segitzeko 00:00etan DJ Beron&Kass eta horren segidan DJ Piek.
Abuztuak 31, igandea
11:30ean Estampa Navarra jotak eta azkenik, 12:00etan paella lehiaketa.