Arraiozera joateko autobusa hamabortz herrietatik pasatuko da eta hiru bide diferente hartuko dituzten hiru autobus izanen dira. Lehenbizikoa Zigaurretik abiatuko da eta herri hauetatik pasatuko da:
- 23:00etan Zigaurre
- 23:05ean Ziga
- 23:10ean Aniz
- 23:15ean Berroeta
- 23.20ean Almandoz
- 23:30ean Oronoz-Mugairi
Bigarren autobusa, berriz, Amaiurtik abiatuko da eta ibilbide hau garatuko du:
- 00:00etan Amaiur
- 00:10ean Azpilkueta
- 00:20ean Erratzu
- 00:30ean Arizkun
- 00:35ean Elbete
- 00:40ean Elizondo
- 00:45ean Gartzain
- 00:55ean Lekaroz
- 01:00etan Irurita
Hirugarrena, Elizondotik abiatuko da 02:00etan eta zuzenean joanen da Arraiozera. Herrietara bueltatzeko, ibilbide bera alderantziz eginen duten bi autobus izanen dira, bat Zigaurrerantz eta bertzea Amaiurrerantz. Zigaurrerantz 03:30ean eta 05:30ean eta Amaiurrerantz, aldiz, 04:30ean eta 06:30ean. Zerbitzuak 3 euroko kostua izanen du.