Bestak 2025

Arraiozko bestak ate joka ditugu

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 3a

Herriko gazteak Grand Prix-aren ondotik. Argazkia: Utzitakoa.

Arraioztarrek herriko bestak ospatuko dituzte irailaren 5etik 8ra eta egitarau ederra prestatu dute aurten ere.

Irailak 5, ortziralea

12:00etan altxaferoak eta haurrendako jokoak. 14:00etan haurren bazkaria eta bazkalondoan, 15:30ean puzgarriak. 18:00etan txokolatada eta 19:00etan Tuku-tuku txarangarekin herrian barna itzulia. 21:30ean Baztan zopak, Tuku-tuku txarangak alaiturik eta 01:00etatik aitzinerat dantzaldia Bizphiru Pelau taldearekin.

Irailak 6, larunbata

10:00etan dianak. 11:00etan hamaiketakoa eta karta jokoak. 17:00etan mus txapelketa Arizti elkartean eta, bitartean, haurren herri kirolak. 18:00etan bingo herrikoia. Ondotik, 19:00etan, patata tortilla eta postre lehiaketa eta dastatzea. 20:30ean mutil dantzak eta 00:00etatik aitzinerat kontzertuak: Bisai eta Kilimak. Ondotik, bestarekin segitzeko Dj Triodejaneiro.

Irailak 7, igandea

10:00etan dianak. 12:00etan erraldoiekin itzulia herrian barna, laxoko plazatik abiatuta. 17:30ean Arraiozko XXIII. Grand Prix eta 20:00etan dantzaldia Andoni Mitxelenarekin. Dantzaldia, bitartean, ogitartekoa afaltzeko eta tragoa hartzeko aukera izanen da.

Irailak 8, astelehena

11:00etan bizikleta martxa eta baita jostalekua ere. 14:30ean zikiro jatea eta ondotik, 20:00etan, dantzaldia Beñat Mitxelenarekin. Bestak agurtzeko, 00:00etan gaixoak gu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun