Abuztuaren 14an, ortzegunean, 20:00etan bota zuten suziriarekin hasi zituzten bestak Amaiurren. Ondotik, herriko frontoia jendez gainezka eduki zuten Baztan zopekin eta afalondoan bestarekin segitzeko gaupasa egin zuten Berpiztu musika taldearen laguntzaz.
Biharamunean, abuztuaren 15ean, Artzain Eguna, beraien egun berezia, ospatu zuten. Artzain Egunaren XLlX.edizioa izan zuten urtengoa eta argazkietan ageri den bezala, goiz borobila eduki zuten. Baztan Bidasoako XXl. Ardi erakusketa eta leihaketa, ardi gasna lehiaketa eta artisauen erakusketa, Jaka Nafarroa, Burgete, Breton, eta Comtois arrazako zaldien erakusketa eta piriniotar Salers eta Limousin arrazako behien erakusketa izan zituzten. Bitartean, meza nagusia ere eduki zuten elizan eta meza ondotik gaztelu taldeak emanaldia eskaini zuen. Arratsaldean, Artzain Zakur txapelketan, 11 artzainek parte hartu zuten.
Gaur akituko dituzte bestak Amaiurren, herritarren arteko tuku-tuku txapelketarekin, boneta jaurtiketa txapelketarekin eta herritar oro bilduko dituen zikiro jatearekin.