Bestak 2025

Lekarozko bestetara joateko Gan-torri autobus zerbitzua eskainiko da

Baztango Gizarte Zerbitzuak Lekarozera joan eta herrietara bueltatzeko, hamabortz herrietatik pasatuko den autobusa antolatu du larunbaterako.

Lekarozera joanen diren hiru ibilbide desberdineko hiru bus izanen dira; bat Amaiurtik abiatuko dena bertzea, aldiz, Zigaurretik eta azkena Elizondotik. Zigaurretik abiatuko denak ibilbide hau garatuko du:

  • 23:00etan Zigaurre
  • 23:05ean Ziga
  • 23:10ean Aniz
  • 23:15ean Berroeta
  • 23:20ean Almandoz
  • 23:30ean Oronoz-Mugairi
  • 23:35ean Arraioz
  • 23:40ean Irurita
  • 23:45ean Gartzain

Amaiurtik aterako denak, aldiz, ibilbide hau eginen du:

  • 00:o0ean Amaiur
  • 00:10ean Azpilkueta
  • 00:20ean Erratzu
  • 00:30ean Arizkun
  • 00:35ean Elbete
  • 00:40ean Elizondo

Azkenik, Elizonodtik abiatuko den autobusa 02:00etan abiatuko da eta zuzenean Lekarozera joanen da. Lekaroztik herrietara bueltatzeko, ibilbide bera alderantziz eginen duten bertze bi autobus izanen dira. Zigaurrerantz joanen dena 03:30ean eta 05:30ean; eta Amaiurerantz joanen dena 04:30ean eta 06:30ean. Zerbitzuak hiru euroko kostua izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun