Bestak 2025

Lekaroztarrek herriko bestak ospatuko dituzte abuztuaren 21etik 25era

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 19a

Bestetako argazkia, duela urte batzuk egindakoa. Argazkia: Artxibotik.

Abuztuari eta, bide batez, udari agurra emateko, lekaroztarrek egitarau ederra prestatu dute herriko bestetako bortz egunetarako.

Abuztuak 21, ortzeguna

18:00etan haurren pilota partidak eta ondotik bestei hasiera ofiziala emateko 20:00etan txupinazoa. Gero mahai muntaketa herrikoia eta 21:30ean Baztan zopak. Ondotik, dantzaldia Beñatek alaiturik.

Abuztuak 22, ortziralea

10:00etan dianak. 11:00etan puzgarriak eta mahai jokoak eta ondotik 14:00etan haurren bazkaria. 16:30ean mus txapelketa eta gero 17:00etan mozorro et DJ txapelketa. 18:00etan txokolatada eta mojitada eta 19:00etan Jexux Goñi eta Dario Trancheren arteko apustua. 20:00etan herriko fanfarrea eta 21:30ean mutil dantzak, gaita eta larrain dantza. 00:00etan La Txama musika taldearen kontzertua eta ondotik bestarekin segitzeko DJ Fifi eta Fefa.

Abuztuak 23, larunbata

10:00etan dianak. 14:00etan gazte bazkaria eta ondotik 17:00etan gazte jokoak. 19:00etan dantzaldia plazan eta 20:00etan patata tortilla lehiaketa. 21:00etan ezkila jotzea eta 21:30ean mutil dantzak, gaita eta larrain dantza. Azkenik, 00:00etan Bidean erromeriarekin dantzaldia plazan eta, ondotik, DJ Uzkülüz

Abuztuak 24, igandea

10:00etan dianak eta 11:00etan meza nagusia. 12:00etan herriko dantzarien emanaldia, mutil dantzak eta larrain dantza, eta ondotik luntx herrikoia. 18:30ean bertso jaialdia Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Urko Gartzia eta Saioa Alkaiza bertsolariekin eta ondotik,  20:00etan Bizphiru Pelau erromeriarekin dantzaldia. 21:30ean mutil dantzak, gaita eta larrain dantza eta 23:00etan, berriz ere, Bizphiru Pelau errromeriarekin dantzaldia.

Abuztuak 25, astelehena

10:00etan dianak. 11:00etan mahai muntaketa herrikoia eta 12:00etan futbol partidua institutuko zelaian. 14:00etan bazkari herrikoia eta, ondotik, Modestorekin dantzaldia. 21:30ean mutil dantzak, gaita eta larrain dantza. Azkenik, 22:30ean dantzaldia, berriz ere,  Modestorekin eta bestak akitzeko Gaixoa ni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun