Autobusa hamabortz herrietatik pasatuko da eta joateko hiru ibilbide eginen dituzten hiru bus izanen dira. Lehenbizikoa Zigaurretik aterako da eta ibilbide hau eginen du:
- 23:00etan Zigaurre
- 23:05ean Ziga
- 23:10ean Aniz
- 23:15ean Berroeta
- 23:20ean Almandoz
- 23:30ean Oronoz-Mugairi
- 23:35ean Arraioz
- 23:40ean Irurita
- 23:45ean Gartzain
- 23:55ean Lekaroz
- 00:05ean Elizondo
- 00:10ean Elbete
Bigarren autobusa Arizkundik aterako da eta ibilbide hau eginen du:
- 00:30ean Arizkun
- 00:35ean Erratzu
- 00:45ean Azpilkueta
Azkenik, hirugarren autobusa Elizondotik aterako da 02:00etan eta zuzenean joanen da Amaiurrera. Herrietara bueltatzeko norabide iguala alderantziz eginen duten bi autobus izanen dira; bat Zigaurre alderat joanen dena, 03:30ean eta 05:30ean eta bertzea, Arizkunerantz joanen dena, 04:45ean eta 06:45ean. Zerbitzuak hiru euroko kostua izanen du.