Bestak 2025

Oronoz-Mugairiko bestetara joateko Gan-torri bus zerbitzua izanen da larunbatean

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 14a

Oronoz-Mugairiko bestetara joan ahal izateko eta herrietara bueltatzeko Gan-torri autobus zerbitzua antolatu du Baztango Gizarte Zerbitzuak

Autobusa hamabortz herrietatik pasatuko da eta joateko hiru ibilbide diferente eginen dituzten hiru bus izanen dira. Lehenbizikoa Amaiurtik aterako da eta ibilbide hau eginen du:

  • 23:00etan Amaiur
  • 23:10ean Azpilkueta
  • 23:20ean Erratzu
  • 23:30ean Arizkun
  • 23:35ean Elbete
  • 23:40ean Elizondo
  • 23:45ean Gartzain
  • 23:55ean Lekaroz
  • 00:05ean Arraioz

Bigarren autobusa Almandoztik aterako da eta ibilbide hau eginen du:

  • 00:20ean Almandoz
  • 00:25ean Berroeta
  • 00:30ean Aniz
  • 00:35ean Ziga
  • 00:45ean Zigaurre
  • 00:45ean Irurita

Azkenik, hirugarren autobusa Elizondotik aterako da 02:00etan eta zuzenean joanen da Oronoz-Mugairira. Herrietara bueltatzeko norabide iguala alderantziz eginen duten bi autobus izanen dira; bat Amaiurrera joanen dena, 03:30ean eta 05:30ean eta bertzea Almandoz aldera joanen dena, 04:30ean eta 06:30ean. Zerbitzuak hiru euroko kostua izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun