Bestak 2025

Zigako bestetara joateko eta herrietara bueltatzeko Gan-torri bus zerbitzua antolatu dute

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 6a

Zigako bestak. Argazkia: Aritxibotik

Baztango hamabortz herrietatik pasatuko den Gan-torri autobus zerbitzua izanen da larunbatean Zigako bestetara joan eta herrietara bueltatzeko

Zigara joanen diren hiru ibilbide desberdineko hiru bus izanen dira; bat Amaiurtik abiatuko dena bertzea, aldiz, Arraioztik eta azkena Elizondotik. Amaiurtik abiatuko denak ibilbide hau garatuko du:

  • 23:00etan Amaiur
  • 23:10ean Azpilkueta
  • 23:20ean Erratzu
  • 23.30ean Arizkun
  • 23:35ean Elbete
  • 23:40ean Elizondo
  • 23:45ean Gartzain
  • 23:55ean Lekaroz
  • 00:00etan Irurita
  • 00:05ean Zigaurre

Arraioztik aterako denak, aldiz, ibilbide hau eginen du:

  • 00:20ean Arraioz
  • 0025ean Oronoz-Mugairi
  • 00:35ean Almandoz
  • 00:40ean Berroeta
  • 00:45ean Aniz

Azkenik, Elizonodtik abiatuko den autobusa 02:00etan abiatuko da eta zuzenean Zigara joanen da. Zigatik herrietara bueltatzeko, ibilbide bera alderantziz eginen duten bertze bi autobus izanen dira. Amaiurrerantz joanen dena 03:30ean eta 05:30ean; eta Arraiozerantz joanen dena 04:45ean eta 06:45ean. Zerbitzuak hiru euroko kostua izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun