Aurtengo bestak geroz eta hurbilago dituzte Zigan eta «ilusio eta gogo handiz» hartuko dituztela erran digute. Hortaz, adin guzietako herritarrek besta egunak ahalik eta gehien disfrutatzeko lau eguneko egitarau ederra prestatu dute herriko gazteek:
Abuztuak 8, ortziralea:
20:00etan txupinazoa botako dute eta horren segidan ezkilak jotzea eta dianak izanen dituzte. 21:00etan Baztan zopak Beñatek alaiturik eta ondotik dantzaldia izanen dute plazan Beñatekin.
Abuztuak 9, larunbata:
10:00etan eguna hasiko dute dianekin herrian eta auzoan eta 11:00etan haurrendako jokoak izanen dira plazan. 13:30ean haur eta herri bazkaria eginen dute eta 15:45ean haurrendako puzgarriak izanen dira plazan. Ondotik txokolate beroa eskainiko dute plazan eta 18:30ean pala txapelketa finala jokatuko da. 19:30ean Turrutxiki txarangarekin herritik buelta emanen da eta 21:30ean herri afaria izanen da. 00:00etan Bizphiru Pelau musika taldearekin dantzaldia plazan eta ondotik DJ Endarak jarriko du musika.
Abuztuak 10, igandea:
10:00etan dianak izanen dira herrian eta auzoan. 11:00etan meza nagusiak emanen dio segida egunari eta ondotik luntx herrikoia. 20:00etan Jaione Olazabal eta bere familiak emanaldia eginen dute eta ondotik Tu Ku Tun txalaparta jotzaileen eta Iturengo Joaldunen emanaldia ere izanen da. 22:30ean afari herrikoia izanen da eta ondotik bestari segida emateko martxa izanen da Antroan.
Abuztuak 11, astelehena:
10:00etan herrian eta auzoan dianekin hasiko da eguna eta 11:00etan haurren frontenis txapelketa eginen da. Azkenik, 14:30ean zikiro jatea izanen da eta Beñat eta Fernandok alaituko dituzte bazkaria eta arratsaldea.
Bertzalde, besta seguruago baten alde eginen dutela gaineratu dute. Eta horrez gain, larunbatean Gan-torri bus zerbitzua izanen da harat joan eta herrietara bueltatzeko. Autobusa Baztango hamabortz herrietatik pasatuko da joaterakoen eta baita bueltarakoan ere.