Baztandarren Biltzarra, baztandarren besta berezia, igande honetan

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 17a, 11:00

Orga desfilea. Argazkia: Artxibotik

Igande honetan, uztailaren 20an, ospatuko dute Elizondon Baztandarren Biltzarra eta egitarau ederra prestatu dute. Bezperan ere seinalea eginen dute  ilunabar aldera txarangarekin Elizondon barna.

Asteburuko egitaraua:

Uztailak 19, larunbata, Bezpera Eguna:

Ilunabarrean Tuku-tuku txaranga Elizondon barna.

Uztailak 20, igandea, Baztandarren Biltzarra Eguna:

10:00etan artisauen azoka Pedro Axular karrikan. 11:00etan herri bakoitzak egindako orgen desfilea eta ondotik 13:30ean mutil dantzak herriko plazan. 14:00etan herri bazkaria Merkatuko Plazan eta 16:00etan bazkalondoko ekitaldiak: Komunikatua, kontzertu akustikoa, tonbolako zozketa, omenduak eta orgen sari banaketa. 18:00etan mutil dantzak, gaita, muxikoak eta larrain dantza eta 19:00etan Trikidantz. 21:00etan Elektrotxorongo eta ondotik 22:00etan Gabezin. Besta ordu luzez eguzkia atera arte segitzeko 23:30etatik aitzinerat DJ.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun