Bestak 2025

Azpilkuetako bestetara joan eta herrietara bueltatzeko Gan-torri bus zerbitzua izanen da

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 3a

Azpilkuetarrak iazko bestetan

Larunbatean, Azpilkuetara joan eta herrietara bueltatzeko Gan-torri autobus zerbitzua antolatu du Baztango Gizarte Zerbitzuak.

Autobusa herri guztietatik pasatuko da eta Azpilkuetara joanen diren hiru bus izanen dira. Lehenengoa Zigaurretik aterako da eta ibilbide hau eginen du:

  • 23:00etan Zigaurre
  • 23:05ean Ziga
  • 23:10ean Aniz
  • 23:15ean Berroeta
  • 23:20ean Almandoz
  • 23:30ean Oronoz-Mugairi
  • 23:35ean Arraioz
  • 23:40ean Irurita
  • 23:45ean Gartzain
  • 23:55ean Lekaroz
  • 00:05ean Elizondo
  • 00:10ean Elbete

Bigarren autobusa, aldiz, Arizkungo herritik aterako da eta ibilbide hau eginen du:

  • 00.30ean Arizkun
  • 00:35ean Erratzu
  • 00:45ean Amaiur

Hirugarrena Elizondotik aterako da 02:00etan eta zuzenean joanen da Azpilkuetara. Bueltatzeko ibilbide bera alderantziz eginen duten bi autobus izanen dira. Zigaurrerantz joanen dena 03:30ean edota 05:30ean; eta Arizkunerantz joanen dena 04:30ean edota 06:30ean. Zerbitzuak hiru euroko kostua izanen du.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun