Bestak 2025

Azpilkuetako bestak ospatuko dituzte uztailaren 4tik 7ra

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 2a, 10:00

Giro ederra izanen dute bertze urte batez herrian. Artxibotik

Ortziraletik astelehenera ospatuko dituzte aurten sanferminak azpilkuetarrek

Egitarau oparoa prestatu dute herriko gazteek:

Uztailak 4, ortziralea: 18:30ean txupinazoa botako dute eta 19:00etan frontenis txapelketa izanen da. 21:00etan ezkila jotzea eta 21:30ean baztan zopak Beñatek alaiturik. Gaupasa ere Beñatekin.

Uztailak 5, larunbata: 11:30ean puzgarriak. 14:00etan gazte bazkaria eta ondotik jokoak. 16:30ean mus txapelketa elkartean eta 17:30ean txokolate hartzea. Ondoti Iruritako Txistulariek alaituko dute arratsaldea. 20:00etan bokatak izanen dira, 23:00etan Kloakas Sessions eta 00:00etan Ventura DJ.

Uztailak 6, igandea: 08:00etan zikiroko sua piztuko dute, 09:00etan gosaria eginen dute eta 14:30ean zikiro jatea Modestok alaiturik. 21:00etan afaria izanen da eta ondotik gaupasa txosnan.

Uztailak 7, astelehena: 10:00etan kalejira herriko haurren eskutik. 11:00etan meza nagusia, eta ondotik luntxa herriko ostatuan. 18:00etan pilota partidak. 20:00etan tortilla jatea eta ondotik Gaixoa ni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun